XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbait ugaztunen matrail hezur bereziak: hortzak, haginak, eta letaginak

Satitsu, basakatu eta basurdeak ez dute janari berdina jaten.

Satitsu, sator eta saguxarrek, intsektuak jaten dituzte.

Intsektuen azal gogorra ongi puskatzearren, ugaztun hauen hortzak eta haginak punta ugariz osatuak daude.

Ugaztun hauei intsektu jale izena ematen zaie.

Basakatu, otso, azeri, lehoin eta antzeko piztiak haragi jaleak dira.

Zorrotzak dira abere hauen haginak eta letaginak.

Hauei esker, lehoinak eta berdin basakatuak azkar asko kentzen dizkio haragi zatiak bere hatzaparretan erortzen den ugaztun edo hegaztiari.

Ardi, behi, zaldi eta horrelako abereak belar jaleak dira.

Ardiak adibidez, eta besteak ere bai noski, zorrotzak ditu hortzak eta alderantziz hamutsak eta zabalak haginak.

Hortz zorrotz horien bidez ebakitzen dute belarra eta hagin zabalen bidez mamurtzen eta xahutzen.

Basurdeak, oro jaleak dira gizonen gisa.

Alegia belarra, zainak, fruituak eta haragia jan dezakete.

Hau dela eta kozkordunak dira bere haginak.

Beste ugaztun batzuk, balea adibidez, jatera dihoaztenean, aurrez iragazi egiten dute janaria.